XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkerretera barrakoi batzuk zeudela, ta iturria ere bai; ta joan nintzan, guretatik bakarrik, baiña beste konpañitako soldadu batzuekin.

Bidea zegoan mendi gaiñera egiña.

Ari jarraitu genion; eta, kilometro ta erdira-edo, zeuden barrakoiak.

Aietxek barrakoiak! Arkaitz bat zan oso luzea, eun metro igual; ta saliente izugarria zuan.

An zeuden egiñak, ez dakit iru, lau edo bost, zenbat ziran, barrakoi aundiak.

Sua artean itzali gabea zegoan.

Perola galantak bazkaria baneatzeko, garbantzuekin jarriak.

Bazegoan gauza. Almazen bat zan. Emakume-galtzerdiak eta denak bazeuden.

Andik beera ez dakit nora aterako zan: edo San Martín de Elines'era edo Orbaneja del Castillo'ra.

Baiña bietakoren batera. Kamio dexentea zegoan.

Ogei bat metrora, iturri bikaiña, pul-pul-pul -, arkaitzetik ateratzen zan.

Ura arkitu genduanean, ez giñan asarre.

Edan ta itxogin, edan ta itxogin.

Zortzi kantinplora nituan. Aiek bete ta berriz gora.

Gorakoan, urdaia eta tomate-potoak eta ogia artu nituan.

Zartagi bat ere bai.

Aiek gordelekuak zeuden! Gerra-denbora guzian ez det geiago mendian ain ederrik ikusi.

Barrakoi oiek zeuden zulo orrek El Barranco de las Brujas omen zuan izena, ta etzuan gaizki jarria.

Gora igo, sua egin, urdai-koipetan tomatea prejitu ta jan.

Gure tenienteak ere ederki jan zuan. Bai pozik.

Bai kantinplorak ustu ere.

Laister aurrera agindu ziguten, eta San Martín de Elines'ko gaiñera abantzatu genduan.

Gain ortatik errira begira geundela, enlace bat joan zan, (...).